Eibarko Udala

Orbea, Ipurua eta Unbe kiroldegien itxiera abuztuan

2023/07/27

Orbea kiroldegia itxita dago atzotik, uztailaren 26tik, abuztuaren 15era arte, datozen asteetan instalazioetan egingo diren mantentze-lan batzuen ondorioz. Abuztuaren 16tik aurrera, kiroldegiak berriro irekiko ditu ateak, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan 09:00etatik 13: 30era. Igande eta jaiegunetan itxita egongo da. Hala ere, instalazio horren spa itxita egongo da abuztuaren 31ra arte.

Era berean, eta udan ohikoa den bezala, Ipuruako kiroldegiko barruko igerilekuetan mantentze-lanak egingo dira. Lan horiek abuztu osoan egingo dira, hilaren 1etik 31ra. Hala eta guztiz ere, gainerako instalazioak abuztuaren 1etik 7ra eta abuztuaren 21etik 31ra egongo dira zabalik. Ordutegia honako hau izango da: astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta igande eta jaiegunetan, 09:00etatik 13:00etara.

Bestalde, Ipuruako kanpoko igerilekuak ez dira itxiko, eta irailaren 10era arte egongo dira zabalik (egun hori barne). Ordutegia ondorengoa da: 10:15etik 20:30era uztailaren 31ra, eta 10:15etik 20:00etara, abuztuaren 1etik irailaren 10era.

Azkenik, Unbe itxita egongo da abuztuaren 6ra arte. Ondoren, abuztuaren 7tik 31ra, ordutegi honetan egongo da zabalik: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 09:00etatik 20:00etara. Halaber, aipatu behar da igande eta jaiegunetan irailaren 8ra arte ordutegia 09:00etatik 14:00etara izango dela.

Informazio gehiago: