Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

"Ciencia en Acción" programaren barruan zientzietako irakasleentzat ikastaroa antolatu da

2017/02/03

Uni Eibar Ermua hexagono liburutegiak (3. solairuan) zientzia proiektuei buruzko ikastaroa hartuko du datorren ostegunean, otsailak 9, 16:30etik 19:30era. Zientzietako jakintzagaietan aritzen diren Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleei zuzenduta dago ikastaroa.

Ikastaroak honako helburu hauek ditu: “Ciencia en Acción” ekimena zertan den eta hezkuntza-munduan zer aukera eskaintzen dituen ezagutzea; zientzia proiektuetan oinarritutako hezkuntza-esperientziak ikustea; eguneroko ikaste-irakasteko jardueran lagungarriak izan daitezkeen esperimentu errazak azaltzea eta erakustea.

Bestalde, datorren osteguneko ikastaroan landuko diren ikasgaiak ondorengoak dira:

  • Zer da “Ciencia en Acción” ekimena eta zertarako egiten da? Rosa Mª Ros: “Ciencia en Acción”-en presidentea eta Matematika irakaslea Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan.
  • Fisika-esperimentuak. Antxon Anta. Deutsche Schule San Alberto Magno.
  • Matematika eta papiroflexia esperimentuak. José Ignacio Royo Prieto. Departamento de Matemática Aplicada Ingeniaritza Goi Eskola, UPV-EHU.
  • Zientzia Hezkuntza. Berritzegune Nagusiaren Zientzia Aholkularitza.

Izen-ematea 2017ko urtarrilaren 12an zabaldu zen eta otsailaren 7ra arte luzatuko da.

Inskripzioa online bidez egin nahi izanez gero SAKATU HEMEN.