Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Burulogyk bere aplikazioan dituen ariketak doan egiteko aukera eskaintzen die herritarrei

2020/03/23

Burulogyk, entrenamendu kognitiborako programak, herritar guztiei eskaintzen die, salbuespenik gabe, ariketa mota desberdinak egiteko aukera, aplikazio bidez, eta erabat doan, COVID-19k sortutako egungo osasun-krisiaren eta alarma-egoeraren aurrean, eta egun hauek hobeto igaro ahal izateko.

Aplikazio horretan sartzeko eta bertan eskaintzen diren ariketak egiteko interesa duten pertsonek baliabide propioak izan beharko dituzte (tabletak, pc edo gailu mugikorrak) eta 679052651 edo 943177245 telefono zenbakietara deitu beharko dute.

Burulogy adimen-gaitasunak lantzeko eta hobetzeko garatutako tresna da, funtzio kognitiboak estimulatuz

Burulogy teknologia berriei egokitutako entrenamendu kognitiboaren programa da eta bertan parte hartzeko interesa dutenek gaitasun mentalei egokitutako ariketen bitartez entrenatu eta ondo pasa ahal izango dute". Ariketak edozein tokitatik landuz, burua sasoian mantendu ahal izango dute. Halaber, aplikazioari esker batzen diren datuekin, burmuinarekin erlazionatuta dauden gaixotasunak detektatu, saihestu edo mantsotu daitezke, Alzheimerra esaterako. Gainera, iktus, tronbosi...motetako eritasunak sortzen dituzten galerak senera etor daitezke.