Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

BIZILAGUNAK 2019

2019/10/21

Eibarko Udalak, aniztasun kulturala atalaren bitartez eta "...eta Kitto!" Euskara Elkartearekin elkarlanean, Eibarko herritar guztiak gonbidatu nahi ditu datorren azaroaren 17an, igandea, egingo den Bizilagunak 4. edizioan parte hartzera.

Kultura desberdinetako pertsonen arteko komunikazioa eragozten duten trabak gainditu eta elkarretaratzea errazteko, auzo-sare inklusiboak eta desberdinak sortzea eta ezaguera eta elkarrizketa sustatzea dira gure gizarteak dituen biderik onenak.

Zer da BIZILAGUNAK?


Bizilagunak, Gipuzkoako SOS Arrazakeriak bultzatutako ekintza da, eta berton Euskal Herriko hainbat udalerri hartzen dugu parte. Eibarren laugarrenez ospatuko dugu.


Bizilagunak jatorri desberdinetako lagun eta familien arteko topaketan datza, elkarbizitza eta elkar ezaguera sustatzeko. Animatu eta etor zaitez munduko beste leku batzuetako janariak ezagutzera, beste herrialde batzuetako hizkuntzak, historiak eta kontakizunak entzutera.


Bizilagunak ekimena ospatzeko, aldez aurretik ezagunak ez diren familia biren arteko igande-bazkaria antolatzen da. Azaroaren 17an, igandean, 14:00etan, egingo da bazkaria, baina aurretik, dinamizatzaile batek harremanetan jarriko ditu familia biak, eta familietako baten etxean egingo dute.

Aukeratu nola parte hartu nahi duzun: familia anfitrioi bezala zure etxean, gonbidatutako familia beste etxe batera, edo dinamizatzaile modura Bizilagunak bazkarietan (oharra: familia, zuk nahi duzuna izan daiteke).

Izena eman eta argibide gehiago lortzeko: