Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bittor Sarasketa kalea itxita egongo da hilaren 23an, asfaltatze-lanak direla eta

2023/01/20

Datorren astelehenean, urtarrilak 23, asfaltatze-lanak egingo dira Bittor Sarasketa kaleko 2 zenbakitik Estaziño kaleko bidegurutzera bitarteko bide-zatian. Hori dela eta, kalea itxi egin beharko da.

Baldintza klimatologikoek ahalbidetzen badute, obra hau egun bakar batean egingo da, eta, ondorioz, kalea egunean bertan berrirekiko da, asfaltatze-lanak amaitu bezain laster.