Bihar, ekainak 12an, Coliseoan "Racing Extinction: cuenta regresiva" dokumentalaren proiekzioa (sarrera doakoa)
2018/06/11
Ingurumenaren Mundu Eguna oroitzeko, Eibarko Udalaren Ingurumen Sailetik hainbat ekimen antolatu izan dira ekainaren 4tik 12ra. Bihar, ekainaren 12an, 19:00etan, Eibarko Coliseo antzokian “Racing Extinction: Cuenta Regresiva” dokumentala emango da, Louie Psihoyos (The Cove) zuzendariarena. Dokumentalak espezien iraungitzeari buruz orain arte ikusi gabeko irudiak erakutsiko ditu, gure mundu ikuskera aldatuko dutenak. Filma gaztelaniaz da eta sarrera doakoa.
Sinopsia: Dokumental honek erakusten du ezkutuko operazio batean bildutako artisten eta aktibisten talde baten lana. Horien helburua da agerian uztea babestutako espezien trafikoa zein suntsipen masiboaren aurkako borroka. Teknologia aurreratuak erabiltzen dituzte CO2 isurketen eta espezieen suntsipenen arteko erlazio zuzenaren frogak lortzeko. Dokumentalak irudi hunkigarriak eta ezezagunak erakusten ditu, gure mundua ikusteko modua aldatuko dituztenak.
Hizkuntza: Gaztelania // Iraupena: 90 min // Doako sarrera