Bertan behera autobus linea batzuetan egindako aldaketak, ekainaren 5etik aurrera

2023/06/01

Astelehenetik aurrera, ekainak 5, bertan behera geratuko dira autobus-geraleku batzuetan egin ziren aldaketak, Egogain autobus-geltokiaren berrurbanizazio-obren ondorioz.

Hala, astelehenetik aurrera honako linea hauek berriz ere Egogaineko geltokitik irten eta sartuko dira: Eibar-Arrasate-Vitoria Gasteiz, Eibar-Vitoria Gasteiz (urtegitik), Eibar-Arrasate, eta Eibar-Bergara-Arrasate-Eskoriatza.