Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Berrikuntza, Ekintzailetza eta Gizarte Ekonomia izeneko Foroa hartuko du gaur, hilak 13, Portaleak

2019/09/13

Topaketa irekia izango da eta bertan berrikuntza eta ekintzailetza sozialaren alorreko erreferente nagusiak bilduko dira.

Portalea Kultur Etxeko Areto Nagusiak Berrikuntza, Ekintzailetza eta Gizarte Ekonomia Foroa hartuko du gaur, irailak 13, 09:00etatik 14:30era, gutxi gorabehera. Eibarko Udaleko Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntza Sailak bultzatutako proposamena da, eta azken Eibar Business Marketen egindako ondorioen harira sortu da. Foroak, gainera, Debegesaren eta Ekingune elkartearen laguntza izan du.

Horrela, gizarte-berrikuntzaren arloan, Portalean hitzordu horrek aukera emango du ehun ekonomikoa eta enplegua sortzeko hainbat proposamen ezagutzeko, eta, hala, egungo gizartean, biztanleriaren beharrizan bereziei edo egungo gizarteko arazoei erantzuteko, hala nola, zahartzea, despopulazioa, ingurumen-kutsadura edo gizarte- eta lan-bazterketako arriskuan dauden kolektiboak sartzea.

2018. urtean, ekonomiaren eta ekintzailetza sozialaren sektoreak sei mila lanpostu baino gehiago sortu zituen Espainian eta 160.000 milioi eurotik gorako fakturazio sortu zituen.