Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

"Berrerabili eta berrasmatu" tailerretan izena emateko epea zabalik

kartela

kartela

2021/11/04

Nola lagun dezakegu sortzen ditugun hondakinak murrizten? Berrerabiliz eta birziklatuz! Eibarko Udaleko Ingurumen Sailak, Egoaiziarekin eta udalerriko hainbat saltokirekin elkarlanean, berrerabilpena eta birziklapena sustatzeko tailerrak antolatu ditu. Eman izena doako tailer hauetan, eta berrerabili eta birziklatu ahal izateko aukera ezberdinak ezagutuko dituzu; horrela, objektu eta materialei beste erabilera bat emango diezu. Lagundu ezazu sortzen ditugun hondakinak modu sortzailean murrizten!

Plaza mugatuak. Onarpena inskripzio-ordenaren arabera egingo da.

Izena emateko epea: azaroaren 4tik 14ra

Izena emateko modua: formularioa bete

Informazio gehiago

ingurumena@eibar.eus / Tel. 943 70 84 08