Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

"Basoko berrikuntza esperientziak Kantauri eta Pirinioetako eremuetan" izeneko jardunaldia hartuko du Portaleak abenduaren 13an

2018/12/12

Jardunaldia 09:00etatik 14:30era luzatuko da.

Portaleako Areto Nagusiak "Basoko berrikuntza esperientziak Kantauri eta Pirinioetako eremuetan" izeneko jardunaldia hartuko du ostegun honetan, abenduak 13, 09:00etatik 14:30era.

Jardunaldian parte hartuko dute ondorengo hizlariak: Iñaki Gerenabarrenak (HAZI) jardunaldiari hasiera emango dio eta Poctefa iForWood proiektuari buruz mintzatuko da; Alejandro Cantero (HAZI) basoko hainbat espezieren hazkundeari buruz Euskadin hitz egingo du eta ezagutzen diren betekizunen inguruan; Aitor Onaindika (Basoa Fundazioa) hostozabaletara zuzendutako basogintzan kontuan hartu beharrekoak aipatuko ditu; Carlos Tejedorrek (SNIACE) Kantauri itsasoko ertzeko eukalipto mota berri hobetuei buruz jardungo du; eta Juan Majadak (Cetemas) Asturiaseko basoko esperientziak kontatuko ditu. Amaitzeko, mahai-inguru bat egingo da.

Tokiak mugatuak izango dira eta izen-ematea egin daiteke fpefraisoro@hazi.eus helbidera mezua bidalita, 627431904 telefonora deituta eta www.haiz.eus web orrian.