Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Barrena kaleko pasabidea muntatzeko lanak direla eta, trafikoa eten egingo da hilaren 13ko 23:00etatik hilaren 14ko 18:00etara

2019/12/12

Azitaingo geralekura sartzeko oinezkoentzako pasabidea muntatzeko lanak direla eta, Barrena kaleko trafikoa eten egingo da, abenduaren 13ko 23:00etatik abenduaren 14ko 18:00etara, bi noranzkoetan. Trafikoan eragin hauek izango ditu:

SS-BI norabidea:

  • Azitain/Barrenako sarrera itxita egongo da mota guztietako ibilgailuentzat, Murrategi eta Saratsuegi  kaleetara sartu nahi dutenentzat izan ezik. 
  • Ibilgailuek saihesbidea eta ordezko sarrerak erabili beharko dituzte.

BI-SS norabidea:

  • 3.500 kg-tik gorako ibilgailuek saihesbidetik atera beharko dute derrigorrez.
  • 3.500 kg baino gutxiagoko ibilgailuek (autoek) Iparragirre kalea eta Sautxiko Bidea erabili ahal izango dituzte N-634 errepiderantz jarraitzeko.

Hainbat gune egongo dira seinaleztatuta Barrena kalean, materialak pilatzeko lekuak eta segurtasun guneak.

Oinezkoen mugimendua mugatuta egongo da une jakin batzuetan pasabidea muntatzeko gunetik gertu.