Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Azkenengo egunak parte hartzeko “Klimarako eta Energia Jasangarrirako Eibarko Ekintza Planaren” online inkestan

2021/04/08

Gogorarazten dizugu Eibarko Udalak martxan jarri duela Klimarako eta Energia Jasangarrirako Eibarko Ekintza Plana (KEJEP) lantzeko prozesua. Planaren helburuak dira. Alde batetik, udalerrian CO2 gasen isurketak gutxienez % 40 murriztea hemendik 2030era bitartean, bereziki energia-eraginkortasuna hobetuz eta energia berriztagarriak gehiago erabiliz. Bestetik, erresilentzia handitzea, klima-aldaketaren ondorioetara egokituz.

Plana egiteko prozesuan, oso garrantzitsua da herritarrek, elkarteek eta udalerriko eragile sozial eta ekonomiko guztiek parte hartzea. Horretarako, online honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. 5 minutu bakarrik beharko dituzu betetzeko.

Herritarrei irekitako bi eztabaida-saio egitea ere aurreikusi da.
 
Parte hartu hemen: