Eibarko Udala

Azaroaren 20an, "El caso Freytter" doku-foruma Portalean

2024/11/15
El Caso Freytter doku-forumaren kartela
El Caso Freytter doku-forumaren kartela

Azaroaren 20an, asteazkena, 18:00etan, Portaleko areto nagusian, doku-foruma egongo da Jorge Adolfo Freytter elkarteak eta Immigrazio eta Kultura Aniztasun alorrak antolatuta. Sarrera librea da.

Sinopsia: “Jorge Freytter Florián Kolonbiara itzuli da Euskadin 17 urtez erbesteratuta egon eta gero, Jorge Adolfo Freytter Romero irakasle, abokatu eta sindikalistaren hilketa ikertzeko. Barranquillan bahitu zuten 2001eko abuztuaren 28an eta egun bat geroago hilik aurkitu zuten, tortura zantzuekin. Haren hilketaren nondik norakoak eta arrazoiak argitu gabe daude oraindik, eta egia bilatzeak Kolonbiako historiaren alde ilunenetara eramango gaitu.”