Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Azaroaren 10era arte luzatu da epea Udalaren eta herritarren arteko komunikazioa baloratzeko inkesta betetzeko

2020/11/03

Eibarko Udalak epea luzatu du, azaroaren 10era arte, udala beraren eta herritarren arteko komunikazioa eta gardentasuna baloratzeko inkesta betetzeko.

Inkesta horren bidez lortutako emaitzak, bakar-bakarrik, komunikazio instituzionalaren eta udal-gardentasunaren arloan Udalak duen egoeraren azterketa osatzeko erabiliko dira, zeina Komunikazio eta Gardentasun Plan berriaren parte baita.