Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Oharrak

2020/07/02
  • Gaur ostegunean, hilak 2, 19:30ean, Eibar Kirol Elkartea eta Osasuna taldeen arteko partida jokatuko da. Futbol zelaiaren inguruan zenbait eremu seinaleztatuta egongo dira.
  • Gaur ostegunean, uztailaren 2an, Santa Iñes kaleko 2 eta 10 zenbakien arteko eremua seinaleztatuta egongo da eta aparkatzea debekatuta, kamioiak Ipuruako futbol-zelaiaren anexoko obretara sartzeko.
  • Uztailean Aldatze kalea mozten jarraituko da, eta, beraz, ezingo da San Juan eta Untzaga kaleetara sartu Jardiñeta kaletik. Kale-mozketa behar bezala seinaleztatuta egongo da kale horretara saihesbidetik sartzen diren lekuetan eta Jardiñeta eta Aldatze kaleetan. Kale-ixtea edateko uraren kanalizazioa hobetzearen ondorio da. Auzokoei mozketa horrek eragindako eragozpenak barkatzeko eskatzen zaie.