Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Oharrak

2019/10/11
  • Pagaegi kaletik Jardiñeta kalera doan oinezkoen erabilerraztasuna hobetzeko lanak” direla eta, Ibargain kalea itxita egongo da urriaren amaierara arte; beraz, sarrera eta irteera saihesbidetik egingo dira.
  • Urriaren 7tik azaroaren 7ra bitarteko epea irekiko da, nahi duten bizilagunen edo bizilagunen komunitateek beren fatxadetako grafitiak kentzeko. Horretarako, Pegora herritarrentzako zerbitzu-bulegora jo beharko dute, non eskabide-orria eskuragarri egongo den. Eskabidearekin batera koloretako argazki edo irudi bat entregatu beharko dute. Formularioa www.eibar.eus webgunean ere egongo da.
  • Datorren larunbatean, hilak 12, Asier Cuevas Oroimenezko VII Herri Lasterketa izango da 18:00etatik 19:00etara bitartean. Saihesbidetik erdigunerako sarbideak itxita egongo dira ordutegi horretan. Lasterketa Toribio Etxebarria, Fermin Calbetón, Bidebarrieta, Urkizu, Carmen, Barakaldo, Urkizu, Arragueta eta Errebal kaleetatik egingo da eta Toribio Etxebarria kalean bukatuko da.
  • Larunbatean, hilak 12, Asier Cuevas Oroimenezko VII Herri Lasterketa dela eta, etenda geldituko da autobusen sarbidea Barrena eta Estaziño kaleetatik 17:45etik 19:00etara; hortaz, autobusek saihesbidetik zirkulatu beharko dute.

    17:20ko Donostia-Ermua zerbitzuak Untzagan egingo du geldialdi bakarra eta autobusa ez da geldituko Urkizu eta San Juan kaleetako geltokietan.

    17:45eko Mallabia-Ondarroa zerbitzuan Bidebarrieta eta Azitaingo geldialdiak kenduko dira.

    17:10eko Ondarroa-Mallabia zerbitzuak Untzagan egingo du geldialdi bakarra eta autobusak ez du geldialdirik egingo Azitainen, Urkizun, Azokan eta San Juan kalean.

    Eibar-Arrate zerbitzuko hauek bertan behera geldituko dira:

    18:00 Eibar-Arrate

    18:30 Arrate-Eibar