Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Oharrak

2019/10/04
  •  “Pagaegi kaletik Jardiñeta kalera doan oinezkoen erabilerraztasuna hobetzeko lanak” direla eta, Ibargain kalea itxita egongo da urriaren amaierara arte; beraz, sarrera eta irteera saihesbidetik egingo dira.
  • Pedalaren eguna dela-eta, datorren igandean, urriaren 6an, hainbat jarduera egongo dira; nabarmentzekoen artean:

 *11:00etan irteera bat egingo da bidegorritik, Mekola kaletik abiatuta Amañaraino, joan eta itzuli.

* 11:30 eta 12: 00ak bitartean hainbat hiri-zirkuitu egingo dira Untzaga inguruan.

  • Urriaren 7an, astelehena, asfaltatze lanak egingo dira Txaltxa-Zelai kalean. Eremu horiek behar bezala seinaleztatuta egongo dira.
  • Urriaren 7tik azaroaren 7ra bitarteko epea irekiko da, nahi duten bizilagunen edo bizilagunen komunitateek beren fatxadetako grafitiak kentzeko. Horretarako, Pegora herritarrentzako zerbitzu-bulegora jo beharko dute, non eskabide-orria eskuragarri egongo den. Eskabidearekin batera koloretako argazki edo irudi bat entregatu beharko dute. Formularioa www.eibar.eus webgunean ere egongo da.