Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Oharrak

2019/04/25
  • Datorren larunbatean, apirilak 27, 07:00etatik aurrera debekatuta egongo da ibilgailuak aparkatzea Isasi kalean, Astelena frontoiaren parean.
  • Igandean, apirilak 28, pilota partida dela eta, 12:00etatik aurrera seinaleztatuta egongo dira ohiko lekuak: Egiguren, Markeskua eta Isasi.
  • Maiatzaren 6an, 09:00etatik 14:00etara, ziklomotorren IAT azterketa teknikoak egingo dira Zezen Plazako lokaletan. Azterketa egiteko beharrezko dokumentazioa hau da:

                 - Ziklomotorraren ezaugarrien ziurtagiria (originala, kopia ez)

                 - Zirkulazio-baimena

                 - Nahitaezko asegurua

                 - Jabearen NAN zenbakia

Azterketaren prezioa: 28,17 €

Txanda hartzeko, deitu Eibarko Udaltzaingoaren telefonora (943-708424).