Eibarko Udala

Autobus-zerbitzu berezia San Isidro eguna dela-eta

2023/05/12

San Isidro eguna dela-eta, maiatzaren 15ean Arraten izango diren ospakizunen barruan hainbat jarduera eta ekitaldi antolatu direnez, Eibarko Udalak autobus-zerbitzu berezi bat jarri duela egun horretarako propio.

Arratera joateko 6 autobus aterako dira San Juan kaleko autobus-geralekutik, ordu hauetan: 9:00, 10:00, 11:00 13:00, 18:00 eta 19:30.

Eta Arratetik jaisteko, autobusak izango dira ordu hauetan: 9:30,10:30, 11:30, 13:30, 18:30 eta 20:30.

Horrela, 51  jarleku dauzkaten autobus horiekin, Udalak erantzun egin nahi die egun horretako programan dauden ikuskizunetara joan nahi dutenen premiei.