Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

'Aurrekontu parte-hartzailea 2018': urriaren 23ra atzeratu da Amañako bizilagunentzat bilera

2018/10/15

Gaur astelehena, urriak 15, egitea aurreikusita zegoen bilera urriaren 23ra atzeratu da.

Orain arte bezala, Amaña auzoko bizilagunentzat bilera ere Udaletxeko patioan izango da, hilaren 23an, 19:00etan; bertako auzokideek, ekainaren 11tik uztailaren 13ra, Aurrekontu Parte-hartzailea 2018: Zure Txanda! prozesuaren baitan egindako proposamen onenak aukeratu ahal izango dituzte.

Era berean, erdigune-ekialdeko herritarrentzat bilera urriaren 22an izango da, eta ekialdekoentzat, urriaren 25ean.

Erlazionatutako elementua

'Aurrekontu parte-hartzailea 2018': Udalak hainbat bilera egingo ditu herritarrek auzo edo gune bakoitzean egindako proposamen onenak aukeratzeko