Aurrekontu parte-hartzailea 2018: herritarrek proposamenak egin ahal izango dituzte uztailaren 13ra arte
Eibarko Udalak “aurrekontu parte-hartzailea” jarri du martxan 2018 urte honetako udal kontuetarako; herritarrek erabaki ahal izango dute zer inbertsio egingo diren udalerriko herriguneetan, Udalak berak zehaztutako muga ekonomiko baten barruan. Proposamenak aurkezteko epea ekainaren 11n zabaldu zen eta uztailaren 13ra arte luzatuko da.
Prozesu honekin, eibartarrek erabakiko dute 2018ko udal aurrekontuetako 800.000 euro nola inbertitu. Kopuru hori biztanle-kopuruaren arabera banatu da herriaren zortzi populazio-guneen artean: ekialdea (119.571 €), erdigune-ekialdea (106.695 €), erdigunea (134.114 €), Legarre (76.071 €), Ipurua (102.055 €), Urki (103.461 €), Amaña (100.822 €) eta baserri-auzoak (55.524 €).
Proposamenak egiteko inprimakia PEGORAN izango dute interesatuek, Herritarrentzako Zerbitzurako Bulegoan, eta baita www.eibar.eus udal webgunean ere. Auzo bakoitzean jarriko diren ontzietan ere egongo dira.
Informazio gehiago ikusteko SAKATU HEMEN.