Eibarko Udala

Astelehenean, maiatzak 10, hasiko dira Errebal kaletik Arikitzako bidegurutzerainoko urbanizazio-lanak

2021/05/07
Errebalen eta Ibarkurutzen egindako obren ondoren, Arikitzaraino hedatuko dira lanak: espaloiak eta galtzada zolatu eta hobetuko dira, eta saneamendu eta hornidura sareak berriztu. Obrek bai ibilgailuen trafikoari bai oinezkoenari eragingo diete.

Errebal kalea berrurbanizatzeko lanak, Ibarkurutzeko iturriaren plazatxotik Airikixako bidegurutzeraino, astelehenean hasiko dira, maiatzak 10. Azken hilabeteetan Errebal eta Ibarkurutze kaleetan egin diren lanek osatu egingo dute Errebal Plazaren eraikin berriaren inguruaren hobekuntza.

Astelehenean hasiko diren obrek 133.652 euroko aurrekontua dute, eta Construcciones Otegi Gaztañaga enpresak egingo ditu; lanen iraupena bi hilabetekoa izango da gutxi gorabehera. Jarduera honetan Ibarkurutzeko plazatxotik Arikitzanerainoko zatia birzolatuko da, eta saneamendu- eta ur-hornidura sareak berriztuko dira.

Aurreikusitako obrek hainbat eratara eragingo diete bai ibilgailuen trafikoari bati oinezkoen zirkulazioari.  Obrek espaloiei eragingo diete, eta galtzada okupatu beharko da behin-behinean oinezkoen igarobidea bermatzeko eta etxebizitzetara eta lokal komertzialetara sartzeko.

Gainera, zerbitzuak berritzeko fase batzuetan, mugatu egingo da ibilgailu astunen trafikoa, bai eta zamalanak ere. Trafiko arina Bittor Sarasketa eta Estaziño kaleetatik desbideratuko da. Asfaltatze-lanetarako, seguru asko ibilgailuen trafikoa moztu beharko da.

Aldaketa horiek guztiak aldez aurretik jakinaraziko dira.