Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Astelehenean, irailak 14, Errebal inguruko ibilgailuen trafikoa berrezarriko da, errepidearen saneamendu lanak amaituko direlako, egun bat lehenago

2020/09/11

Datorren igandean, irailak 13, uda osoan zehar, Errebal kaleko errepidean egin diren saneamendu lanak amaituko dituzte. Hori dela eta, datorren astelehenean, irailak 14, 08:00etatik aurrera, berrezarriko da trafikoa eta ibilgailuek normaltasun osoz zirkulatu ahal izango dute Errebal, San Agustin eta Bidebarrieta kaleetatik.

Bestalde, errepidearen asfaltatze lanak, baita espaloikoak ere, datozen egunetan bukatuko dituzte.