Asfaltatze-lanak Iñarra eta Zelaikoa baserrien artean
2022/07/29
Eibarko Udalak, Andirao elkarteak hala eskatuta, datorren astean asfaltatze-lanak egingo ditu Iñarra eta Zelaikoa baserrietako kaminoan. Abuztuaren 2tik 4ra bitartean izango dira lanok (egun biok barne), eta guztira 4.610 m2-ko azalera hartuko dute.
Lan horiek 74.430,19 euroko kostua izango dute eta 8:30etik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara egingo dira. Beraz, ordu-tarte horietan, obra-eremuan dauden baserrietako bizilagunak biderik edo sarbiderik gabe geratuko dira, zati horretan ezin izango baitute ibilgailurik erabili.