Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Asfaltatze eta fresatze lanak hiriko hainbat gunetan hilaren 17tik 22ra

2024/03/15
  • Igandean, hilak 17, Juan Guisasola eta Isasi arteko bidegurutzea fresatu eta asfaltatuko da. Lanak 21:00etan hasiko dira eta igande gauean egingo dira.
  • Astelehenean, hilak 18, gauean, San Juan kalean egingo dira lanak, eta fresaketa lanak astelehen arratsaldean bertan hastea aurreikusten da, kalea irekita, eta kalea 21:00etatik aurrera ixtea, Toribio Etxeberria kaletik txandaka pasatuz.
  • Astearte gauean, hilak 19, San Juan kalea pintatzeko eta seinaleztatzeko lanak egingo dira; beraz, kalea itxita mantenduko da 21:00etatik aurrera, eta Toribio Etxeberria kaletik igaroko da txandaka.
  • Asteazkenean, hilak 20, gauean, fresaketa eta asfaltatze lanei ekingo zaie Ubitxa kalean.
  • Ostegunean, hilak 21, egunez, gainerako lanak Ubitxa kalean egingo dira eta Sostoarren asfaltatuko da.
  • Ostiralean, hilak 22, San Kristobal kaleko asfaltatzea eta Polonio Etxeberriko zebrabide baten konponketa egingo dira.