Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Artxiboen Nazioarteko Eguna ospatuko du Udal Artxiboak ekainaren 9an, 'Artxiboak, Hiritartasuna eta Kulturartekotasuna' lemapean

2017/05/31

Ekainaren 9an Artxiboen Nazioarteko Eguna izango da, UNESCOK 1948an Artxiboen Nazioarteko Kontseilua sortu zuela ospatzeko.

Eibarko Udal Artxiboak bat egin nahi du ospakizun horrekin Sergi Pitarch zuzendariaren “El último abrazo” izeneko film-dokumental laburraren proiekzioarekin. Film laburra saritua izan zen 2015eko Goya sarietan eta finantziatu zen mikromezenasgoari esker. Dokumentala ekainaren 9an emitituko da eguerdiko 12etan Artxiboan bertan. Aldez aurretik izena eman beharko da, aforo mugatua du eta.

Erreserba egin daiteke telefonoz (943708422) edo e-mailez (artxiboa@eibar.eus).