Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Artxiboen Nazioarteko Eguna (2023): Eibarko Udal Artxiboa uhin artean. Irratiaren 70. urteurrena Eibarren

2023/05/30

Ekainaren 9an, Artxiboen Nazioarteko Eguna dela eta, Udal Artxiboak Eibarko lehen irratsaioaren 70. urteurrena ospatzera gonbidatzen zaitu, Artxiboaren instalazioetatik bertatik saio berezi bat eginez. Publiko gisa parte hartu nahi duzu 12:00etatik 14:00etara? Ikusle eta entzule nahi zaitugu gure artean.

Eibarren jarri zen lehenengo irrati-instalazioaren hasierak gogoratuko ditugu; gure argazkietako baten historia sinestezina ezagutuko dugu; Mireia Alonsorekin antzinako sukaldaritza-errezetei buruz hitz egingo dugu, eta Udal Artxiboaren eguneroko bizitzan zer egiten dugun kontatuko dizuegu.

Egun horretan gurekin egon nahi baduzu eta zuzeneko irratsaio bat nola egiten den ikusi nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan, telefonoz deituta (943708422) edo mezu elektroniko bat bidalita “irratia-radio” adieraziz:  edo helbidera.

Plaza mugatuak dauzkagu.