Apirileko osoko bilkura ere ez da egingo
Hilabete honetan ere ez da egingo osoko bilkurarik; kasu honetan, apirilekoa. Arrazoia da hil honetan ere ez direla gure udaleko lan-batzordeak bildu, alarma-egoera dela-eta Gobernuak hartutako neurriengatik; eta, beraz, behar besteko gairik ez zegoen gai-zerrendan sartzeko.
Hurrengo osoko bilkura egiteko data ofizialen bat izan orduko, behar bezala jakinaraziko da webgune honetan "Agenda" zein "Laburrak eta Abisuak" atalen bidez.
Kide anitzeko organoak aldi baterako etetea
Halaber, Alkatetzako ebazpen bidez, martxoan erabaki zen, ezohiko izaeraz, Udaleko eta haren erakunde autonomoetako kide anitzeko organo guztien ohiko bilkurak aldi baterako etetea, bereziki: Osoko bilkuraz gain, Tokiko Gobernu Batzordea, Lan Batzordeak eta Batzorde Aholkulariak.
Kontratazio-Mahaiak egin ahal izango dira, bilkura urruneko asistentzia bidez edo kideen presentzia birtualeko beste edozein sistemaren bidez egin daitekeen neurrian.