Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Amaña auzoan komun publiko bat ipini dute

2015/10/07

“Aseos Públicos Ibéricos S.L” enpresari kontratatutako komun kabinaren zenbatekoa 45.375 eurokoa izan da.

Eibarko Udalak “Aseos Públicos Ibéricos S.L” enpresari alokatutako komun kabina berria jarri du Amaña auzoko Tiburcio Anitua kalearen 2. zenbaki parean. Komun berria berez garbitzen da. Lehen kalitateko material homologatuekin fabrikatuta dago eta honako ezaugarri hauexek betetzen ditu: bandalismoaren aurkakoa izatea eta segurtasun eta erresistentzia baldintzak betetzea. Erabiltzaile edo oinezkoendako arriskurik ez duten egiturei dagozkien neurri espezifikoak betetzeaz gain, irisgarritasunari buruzko 20/1997 araudia ere bete behar du. Komun berriaren zenbatekoa 45.375 eurokoa izan da.

Aipatu beharra dago, ETS (Eusko Trenbide Sarea) erakundearen gain gelditzen dela Amañako geralekuaren inguruko urbanizazioa irekitzea.