Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Aldaketak zenbait hauteslekutan, maiatzaren 28ko Udal eta Batzar Nagusietarako hauteskundeei dagokienez

2023/04/27

Datorren maiatzaren 28ko Udal Hauteskundeei eta Batzar Nagusiei dagokienez, hainbat aldaketa egingo dira hautesleku batzuetan.

Betidanik San Andres Eskolan —bai areto nagusian bai jangelan— zein Coliseo Antzokian jarri izan diren hauteskunde-mahaiak  ERREBAL Eraikinera —A eta B lokaletara— lekualdatuko dira, eta sarbidea Merkatu kaletik eta Muzategi kaletik egingo da.

Bestalde, Amañako lokal parrokialetako eta Ego-Gaineko egoitzako hauteskunde-mahaiak Torrekuako anbulatorio zaharraren eraikinera lekualdatuko dira, Torrekua kaleko 1 zenbakian kokatuta dagoena.

Datorren maiatzaren 1ean errolda-txartelak bidaltzen hasiko dira Eibarko 20.600 hautesleen artean. Txartel horietan, hautesle bakoitzak botoa eman beharko duen mahaiaren eta hauteslekuaren berri emango da, eta bertan egongo dira jasota aldaketa horiek.

Informazio gehiago: