Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Aldaketak trafikoan eta aparkalekuetan abuztuan zehar

2020/07/30
  • Datorren astelehenean, abuztuak 3, San Juan kalea kanalizatzeko lanak hasiko dira. Beraz, debekatuta egongo da aparkatzea kalearen bi aldeetan, Ardantzaren irteeratik Untzagarekin bat egiten duen lekuraino.

  • Datorren astelehenen ere, urbanizazio-lanak (espaloiak berritzea) hasiko dira Errebal kalean, San Agustin eta Julian Etxeberria kaleen artean. Ondorioz, kalearen zati hori trafikoarentzat itxita egongo da. Bilborako noranzkoan doazen ibilgailuak San Agustin kaletik desbideratuko dira, eta, jarraian, eskuinera egingo dute Julian Etxeberria kalerantz. Bidebarrieta kalearen zati hori semaforoek arautuko dute, bi noranzkoetan zirkulatuko da eta. Hainbat lekutan debekatuta egongo da aparkatzea, birak errazteko. Bestalde, Errebaleko autobus geltokia San Agustin kalera eramango dute, eta Errebaleko lurpeko edukiontziak zerbitzutik kanpo geratuko dira.