Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Aldaketak ibilgailuen eta oinezkoen zirkulazioan, Errekatxu, Bista Eder eta Sansaburu inguruan egin beharreko obrak direla-eta

2022/06/02

Errekatxu, Bista Eder eta Sansaburu inguruan egiten ari diren lanen ondorioz, aldaketak izango dira ibilgailuen eta oinezkoen trafikoan.

Zehazki, Bista Eder kaleko 12. zenbakian, Sansaburuko 1. eta 3. zenbakietan eta Errekatxuko 4. zenbakian zeuden eraikinak botatzeko lanak amaitu ondoren, orain bide berria egingo da, hain zuzen ere, Eulogio Garate kaleko 29. zenbakia Arane kalearekin lotzeko bidea.

Horregatik, ekainaren 6tik (astelehena) urte honen bukaerara arte, ibilgailuen eta oinezkoen sarbidea zeharo itxita egongo da Errekatxuko 1 eta 5. zenbakien artean.

Horregatik, lan horiek egiten diren bitartean, oinezkoen eta ibilgailuen joan-etorria honela geldituko da:

  • Araneko bidean irekita egongo den zatia norabide bakarrekoa izango da, beraz, Errekatxutik irteten diren ibilgailuak Arane aldera bakarrik joan ahal izango dira, Urtzailetik jaitsi eta  Bidebarrieta kalera irten.
  • Bista Ederretik itxita egongo den zati horretara autoz joateko, bi norantzakoa izango da tarte hori, eta bertan bizi direnei bakarrik utziko zaie sartzen.
  • Oinezkoei dagokienez, Errekatxu eta Sansaburu aldeetako bizilagunak Aranetik joan ahal izango dira Bidebarrietara edo, bestela, hiriaren erdialdera iristeko, Sansaburutik, Mutiola eta Bista Eder kaleak lotzen dituzten bi igogailuetatik.