Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Aldaketak Aratosteetako larunbat arratsaldeko jardueren kokapenean

2023/02/17

Aratosteen baitan larunbat arratsalde honetarako antolatutako ekintza batzuk tokiz aldatuko dira. Zehazki, eguraldi ona dagoenez aurreikusita, Eibarko Udalak erabaki du Untzaga plazara eramatea Errebalen egitea aurreikusita zeuden ekintzak.

Horrela, egitaraua honela geratuko litzateke:

  • 19:00 - 21:00, umeentzako berbena Untzaga plazan LUHARTZ  taldearekin.
  • 19:30, Aratosteetako koadrilen kalejira, taberna eta kartel lehiaketen sari banaketa Untzaga plazan.
  • 19:00 – 21:00, Photocall-a Untzagan plazan.
  • 23:00 - 01:00, Dantzaldia LUHARTZ taldearen eskutik Untzaga plazan.