Laburrak eta abisuak

Jira Bueltan liburuxka eta DVDa oparitan

Jira Bueltan liburuxka eta DVDa oparitan

2017/12/02

Eibarko Udalak Jira Bueltan: betiko 50 kanta eta jolas liburuxka eta DVDa banatuko ditu opari gisa Lehen Hezkuntzako 1 mailako umeen familien artean.

Jira Bueltan liburuxka eta DVDa oparitan - Gehiago irakurri

Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egingo du udalak aurten ere

Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egingo du udalak aurten ere

2017/11/29

Udalak bat egin du Euskararen Nazioarteko Adierazpen instituzionalarekin. Urtero legez, euskara maite dugula eta Eibarren euskaraz bizi nahi dugula nabarmen geratzea da helburua.

Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egingo du udalak aurten ere - Gehiago irakurri

Robotika ikastaroak

Robotika ikastaroak

2017/11/28

Gaur goizean, Eibarko Udalak antolatu duen Lego Education Wedo ikastaroan parte hartzeko zozketa burutu da. Ikastaro hau lehen hezkuntzako 3. eta 4. ikasleentzat zuzenduta dago. Lego Mindstorm ikastaroan izena eman duten guztiak onartuak izan dira.

Robotika ikastaroak - Gehiago irakurri

2017-11-27an Udalbatzarrak onartu dituen proposamenak

2017/11/28

2017ko azaroaren 27an egindako ohiko bilkuran onartu zen, besteak beste, 2017ko Udal Aurrekontuko Kreditu Gehigarrien bosgarren espedientea eta bi mozio: Arragueta 11 eta 13 aurri ekonomiko deklaratzeari eta auzoen zaharberritzea bultzatzeari buruzkoa eta EH Bilduren mozioa Gipuzkoako Foru Aldundiari Eibarko Ariel Etxea lagatzeko.

2017-11-27an Udalbatzarrak onartu dituen proposamenak - Gehiago irakurri

San Andres azokak 78 ekoizle bilduko ditu aurten

San Andres azokak 78 ekoizle bilduko ditu aurten

2017/11/27

Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako produktuen erakusketa, lehiaketa eta salmenta egingo da urtero legez. Azokan salgai ipiniko dira ondorengo produktuak: barazkiak, frutak, eztia, gazta, txakolia, ogia eta lorak.

San Andres azokak 78 ekoizle bilduko ditu aurten - Gehiago irakurri

"San Andrés " XXV. Bakailao txapelketaren sariak

"San Andrés " XXV. Bakailao txapelketaren sariak

2017/11/27

36 bikote parte-hartzaileak izan dira lehiaketaren 25. urteurrena ospatzeko.

"San Andrés " XXV. Bakailao txapelketaren sariak - Gehiago irakurri