Adikzioak prebenitzeko Escape Rooma Untzagan
2024/09/25
Urriaren 3tik 6ra bideojokoen erabilera osasungarria sustatzeko Escape Room bat egiteko aukera egongo da Untzaga Plazan
Urriaren 3tik 6ra bideojokoen erabilera osasungarria sustatzeko Escape Room bat egiteko aukera egongo da Untzaga Plazan.
Ekintza 14 urtetik gorakoentzat da eta gehienez 4 laguneko taldetan eman beharko da izena QR inprimaki baten bidez. Jarduerak 20-25 minutuko iraupena izango du.
Helburua bideojokoen erabilera osasungarria sustatzea izango da, erabilera problematiko baten alarma-seinaleak ikusaraziz eta jardunbide egokiak sustatuz.
Ekintza Eibarko Adikzioen VI. Planaren barruan kokatzen da.
Datak eta ordutegia:
- Urriaren 3an: 16:30-21:30
- Urriaren 4an: 16:00-22:00
- Urriaren 5an: 11:00-15:00 eta 16:00-22:00
- Urriaren 6an: 11:00-15:00 eta 16:00-21:00