Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Abuztuaren 4an, asteazkena, asfaltatze lanak hasiko dira Arragueta eta Ibarkurutze artean

2021/07/30

Datorren asteazkenean, abuztuak 4, asfaltatze lanak hasiko dira Arragueta kalearen eta Ibarkurutze plazaren artean. Lan hauek abuztuaren 6an, ostirala, amaituko dira eta egun horretan bertan irekiko da zati hori.

Hori dela-eta, autoak eta kamioi txikiak Bittor Sarasketa kaletik desbideratuko dira eta, autobusei eta tamaina handiko kamioiei dagokienez, Estaziño kaletik joan beharko dute.