Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Abisua, Errekatxu, Bista Eder eta Sansaburu inguruan egiten ari diren lanek ibilgailuen eta oinezkoen zirkulazioan izango dituzten eraginei buruzkoa

2022/06/07

Joan den ekainaren 2an emandako informazioari dagokionez —Errekatxu, Bista Eder eta Sansaburu inguruan egiten ari diren lanek ibilgailuen eta oinezkoen zirkulazioan izango dituzten eraginei buruzkoa—, zera jakinarazi nahi dizuegu: Udalak aztertu ostean lan hauek inguruko bizilagunen artean sor ditzakeen eragozpenak, etxebizitza-sustapen berriaren ardura duen eraikitzaileari pasabide bat egitea eskatu zaiola,  kale horietatik erdigunera sarbide zuzena bermatzeko, betiere, obrek hori egitea ahalbidetzen badute.

Hala, gaurtik aurrera, zabalik egongo da Errekatxutik Bista Ederrerako espaloietako bat, eta, horretarako, behar den babesa jarri da, bertatik igarotzen diren oinezkoen segurtasuna bermatzeko. Behin-behineko oinezkoentzako pasabide hori ahalik eta denborarik gehienean egongo da zabalik, harik eta obren gauzapenak uzten duen arte.

Hala eta guztiz ere, Errekatxu eta Eulogio Garate arteko pasabide bat egiteko aukera aztertzen ari da, gaur egungo behin-behineko oinezkoen pasabidea itxi behar denerako.