Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Abian da merkataritza-establezimenduak modernizatzeko laguntza-programa berri bat

2022/05/17

Programa mota guztietako merkataritza-establezimenduei irekita dago, eta azpiegitura eta ekipamendua berritzeko, eta teknologia berriak eta berrikuntza txertatzeko inbertsioak diruz lagunduko dira, % 30 eta % 40 bitartean. Laguntzak eskatzeko epea gaur, maiatzak 17, ireki da eta Eibarko Merkataritzako Bulego Teknikoak herriko establezimenduentzako laguntzak izapidetuko ditu.

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Merkataritza Establezimenduak Modernizatzeko Laguntza Programaren (MEC) laguntzen edizio berri bat jarri du abian. Eibarko establezimenduen kasuan, Eibarko Merkataritzako Bulego Teknikoa arduratuko da informazioa emateaz eta laguntzak izapidetzeaz.

Itzuli beharrik gabeko laguntza horiek establezimenduek egindako inbertsioaren kostuaren % 30 eta % 40 artekoak dira. Aurtengo edizioan laguntza jaso dezaketen inbertsioak merkataritza-establezimenduaren azpiegitura eta ekipamendua berritzeari eta teknologia berriak eta berrikuntza sartzeari dagozkionak dira. Eta mota guztietako merkataritza-establezimenduei zuzenduta daude.

Inbertsio horiek 2021eko ekainaren 29tik 2022ko irailaren 30era bitartean egin behar dira. Laguntzak eskatzeko epea gaur, asteartea, maiatzak 17, irekiko da, eta irailaren 30era arte iraungo du.

Eibarko Merkataritzako Bulego Teknikoak izapidetuko ditu laguntza horiek, doan, nahi duten udalerriko establezimendu guztientzat. Horretarako, laguntza horiek jaso nahi dituzten eta informazioa jaso nahi duten pertsonek 943206669 edo 943254083 telefonoetara jo dezakete.