Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gogorarazpena: abian da Isasi kalean aparkamendu-denbora mugatuko sistema (OTA)

2021/03/26

Isasi kalean aparkamendu-denbora mugatuko sistema (OTA) martxan jarri da dagoeneko. Bertako funtzionamendua beste kaleen antzekoa izango da, alegia, gehienez ere bi ordu laga ahal izango da kotxea, doan.

Ordutegia ere aparkatzeko sistema hori duten kaleen antzekoa izango da: lanegunetan, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 20:00etara; eta larunbatetan, 9:00etatik 13:00etara. Aparkatzeko, tiketa atera beharko da parkimetroetan ibilgailuaren matrikula sartuta.

TAO sistema Isasi kalera zabaltzearen helburua hauxe da: aurrera egiten jarraitzea Eibarko erdiguneko aparkalekuei errotazio handiagoa ematen, Eibarko Udalaren planaren arabera; batez ere, jarduera komertzial handiena duten kaleetan.