2024ko urtarrilaren 29an Udalbatzarrak onartu dituen proposamenak

2023-2027 Plangintzaldian Eibarko Udalean Euskararen Erabilera Normalizatzeko VII. Plana onartu zen, besteak beste.
2024ko urtarrilaren 29an egindako ohiko osoko bilkuran ondorengo gaiak onartu ziren:
1. 2023ko abenduaren 21eko bilkurari dagokion akta-zirriborroa
2. Eibarko EH Bildu taldeak aurkeztu duen idatziaren berri ematea: taldearen koordinatzailea eta bozeramailearen ordezkoa izendatzea.
3. Alkatetzaren ebazpenen berri ematea.
4. Eibarko Udalean Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana. VII. Plangintzaldia (2023-2027).
5. Alkatetzaren proposamena, DEBEMENerako, Debabarrenako Landa Garapenerako Elkartearen Batzar Nagusirako Eibarko Udalaren ordezkaria izendatzeko.
6. PSE-EE (PSOE) udal taldearen mozio alternatiboa Elkarrekin Podemos - IU Ezker Anitza – Alianza Verde Eibar taldeak Kultura Mahaia sortzearen alde egiteari buruzko mozioari.
Informazio guztia kontsultatzeko, ikusi onartutako proposamenen dokumentua.