Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2023ko urtarrilaren 30ean Udalbatzarrak onartu dituen proposamenak

2023ko urtarrilaren 30ean egindako Osoko bilkuraren irudia.

2023ko urtarrilaren 30ean egindako Osoko bilkuraren irudia.

2023/01/31

Besteak beste, honako gai hauek onartu ziren: Klimarako eta Energia Jasangarrirako Eibarko Ekintza Plana (2022-2030), 'No al Paseo que nos Entierra – Ekialdea Bai' Auzo Elkarteak aurkeztutako mozioa, trenbidea estaliko duen Estaziño-Azitain zatiaren eskalako maketa bat egiteko eta erakusteko eskatuz, baita EH Bildu udal taldeak aipatutako elkarteak erregistratutakoaren Mozioari aurkeztutako erdibideko mozioa ere.

2023ko urtarrilaren 30ean egindako ohiko osoko bilkuran ondorengo gaiak onartu ziren:

1. 2022ko abenduaren 21eko bilkurari  dagokion akta-zirriborroa.

2. Alkatetzak emandako ebazpenen berri ematea.

3. Berri-ematea: Kirolaren, Jarduera Fisikoaren eta Bizimodu Osasuntsuaren Batzorde Aholkularirako izendatutako kideak.

4. Hasierako onespena ematea Hiri-izaerako Bide Publikoen Erabilera, Trafikoa, Zirkulazioa eta Segurtasuna arautzen dituen Udal Ordenantzaren aldaketari.

5. Erisono sektoreko UT-2 eta UT-3 partzelen Xehetasun-Azterketaren behin betiko onarpena.

6. Eibarko Klimarako eta Energia Jasangarrirako Ekintza Planaren onarpena (2020-2030).

7. No al Paseo que nos Entierra – Ekialdea Bai Auzo Elkarteak aurkeztutako mozioa, trenbidea estaliko duen Estaziño-Azitain zatiaren eskalako maketa bat egiteko eta erakusteko eskatuz, eta EH Bildu udal taldeak aipatutako elkarteak erregistratutakoaren Mozioari aurkeztutako erdibideko mozioa.

Informazio guztia kontsultatzeko, ikusi onartutako proposamenen dokumentua.

2023ko urtarrilaren 30ean Udalbatzak egindako Osoko Bilkuraren bideoa