2023ko urriaren 30ean Udalbatzarrak onartu dituen proposamenak

Alegazioak ebaztea eta Nazioarteko Lankidetzarako Mahaiaren eta Pertsona Nagusien Partaidetza-mahaiaren Erregelamenduei behin betiko onespena ematea eta adineko pertsonentzako eguneko arreta-zerbitzua sortzea eta haren Erregelamendua onestea onartu ziren, besteak beste.
2023ko urriaren 30ean egindako ohiko osoko bilkuran ondorengo gaiak onartu ziren:
1. 2023ko uztailaren 7ko eta 26ko eta irailaren 25eko bilkurei dagozkien akta-zirriborroak.
2. Alkatetzak emandako ebazpenen kontu-ematea.
3. Alegazioak ebaztea eta Nazioarteko Lankidetzarako Mahaiaren Erregelamenduari behin betiko onespena ematea.
4. Alegazioak ebaztea eta Pertsona Nagusien Partaidetza-mahaiaren Erregelamenduari behin betiko onespena ematea.
5. Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetzea Osoko Bilkurari dagozkion eskumenak, administrazio-bidean edo auzibidean errekurritu daitezkeen desjabetze arloko erabakiak hartzeko.
6. Eibarko Udalak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiari egiten dion kudeaketa materialaren gomendioa, Euskal Poliziaren Oinarrizko Eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa-prozesu bateratuak kudeatzeko.
7. Adineko pertsonentzako eguneko arreta-zerbitzua sortzea eta haren Erregelamendua onestea.
8. Argatxako Jardiñen 11A-13A zenbakian dagoen ondasun higiezina doan uztea Gautenari, Autismoaren Gipuzkoako Elkarteari.
9. Eibarko Udalaren eta Gurutze Gorriaren arteko lankidetza-hitzarmena aldatzea, errefuxiatuak eta nazioarteko babesa eskatzen dutenak hartu eta integratzeko programa garatzeko hitzarmena.
10. Dirulaguntzen Plan Estrategikoa aldatzea. Txonta auzoko bizitegi-eraikinak osorik birgaitzea.
11. Lanpostuen zerrenda aldatzea: Kirol Alorreko zuzendari lanpostuaren titulazioa aldatzea.
12. Lanpostuen zerrenda aldatzea: Behin-behineko langile lanpostu berri bat sortzea. Alkatetzaren aholkularia.
13. Lanpostuen zerrenda eta plantilla organikoa aldatzea: Udaltzaingoa.
14. Eibarko EAJ-PNV eta EH Bildu udal taldeek euskararen erabilera instituzional eta administratiboaren alde aurkeztutako mozioa. (Gai-zerrendatik kanpo).
Informazio guztia kontsultatzeko, ikusi onartutako proposamenen dokumentua.