2023ko otsailaren 27an Udalbatzarrak onartu dituen proposamenak

Besteak beste, honako gai hauek onartu ziren: Adikzioen Prebentziorako VI. Plana 2023-2027 eta 2023. urterako ordainsariak igotzea.
2023ko otsailaren 27an egindako ohiko osoko bilkuran ondorengo gaiak onartu ziren:
1. 2023ko urtarrilaren 30eko bilkurari dagokion akta-zirriborroa.
2. Alkatetzak emandako ebazpenen berri ematea.
3. Eibarko EAJ-PNV udal-taldeak Obra Batzorde Aholkularian egin duen batzordekide-aldaketaren berri ematea.
4. Kontu ematea: 2023-2-21eko Alkatetzaren ebazpena, Energia Iraunkortasunerako Batzordearen eginkizunak Ingurumeneko Batzorde Aholkulariak hartuko dituela bere gain erabakiz.
5. Adikzioen Prebentziorako VI. Plana 2023-2027.
6. 2023. urterako ordainsariak igotzea.
Informazio guztia kontsultatzeko, ikusi onartutako proposamenen dokumentua.