Eibarko Udala

2023ko irailaren 25ean Udalbatzarrak onartu dituen proposamenak

2023/09/26
2023ko irailaren 25ean egindako ohiko osoko bilkuraren irudia.

2022ko Kontu Orokorra eta 2022eko abenduaren 31ko Udal Inbentarioari onespena emateko proposamena onartu ziren, besteak beste.

2023ko irailaren 25ean egindako ohiko osoko bilkuran ondorengo gaiak onartu ziren:

1. 2023ko uztailaren 7ko eta 26ko bilkurei dagozkion akta-zirriborroak.

2. Alkatetzaren ebazpenen kontu-ematea.

3. Eibarko EAJ-PNV udal taldeak hainbat batzorde aholkularitan dituen bokalen ordezkoen izendapenen berri ematea.

4. 2022ko Kontu Orokorra onartzea.

5. 2022eko abenduaren 31ko Udal Inbentarioari onespena emateko proposamena.

6. “Torrekua kaleko 1. eraikinaren birgaikuntza energetikoa eta jubilatuen etxea" izeneko proiektuaren obrak finantzatzeko kreditu egokia eta nahikoa emateko konpromiso-kredituen egoera onartzeko proposamena.

7. Eibarko Udalaren eta Gurutze Gorriaren arteko lankidetza-hitzarmena aldatzea, errefuxiatuak eta naziorteko babesa eskatzen dutenak hartu eta integratzeko programa garatzeko hitzarmena.

8. Gipuzkoako Taxilarien Elkarteak egindako proposamena 2024ko tarifak onartzeko.

9. Elkarrekin Podemos - IU Ezker Anitza – Alianza Verde Eibar udal taldeak aurkeztutako  mozioa dirulaguntza-lerro berri bat sortzeko.

Informazio guztia kontsultatzeko, ikusi onartutako proposamenen dokumentua.