Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2023ko azaroaren 27an Udalbatzarrak onartu dituen proposamenak

2023ko azaroaren 27an egindako ohiko osoko bilkuraren irudia.

2023ko azaroaren 27an egindako ohiko osoko bilkuraren irudia.

2023/11/28

Azaroaren 25erako adierazpena, Emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako Eguna (2023) dela eta, Eibarko Udalaren giza baliabideen eta belaunaldi-aldaketaren plan estrategikoa, eta bi mozio (Debabarrenako ESI-an lanpostuak berreskuratzeko eta Osakidetzako lehen arreta zerbitzuetan disziplina anitzeko taldeak sortzea eskatzeko eta dirulaguntza-lerro berri bat sortzeko) onartu ziren, besteak beste.

2023ko azaroaren 27an egindako ohiko osoko bilkuran ondorengo gaiak onartu ziren:

1. 2023ko urriaren 6ko eta 30eko bilkurei dagozkien akta-zirriborroak.

2. Alkatetzaren ebazpenen berri ematea.

3. Eibarko EAJ-PNV udal-taldeak aurkeztu duen idazkiaren berri ematea, Pertsonal Lan Batzordean dituen bokalen ordezkoen izendapenak  dakartzan idazkia.

4. Azaroaren 25erako adierazpena, Emakumeen aurkako indarkeriaren  aurkako Eguna (2023) dela eta.

5. Abenduko ohiko Osoko bilkuraren eguna aldatzea.

6. Eibarko Udalaren giza baliabideen eta belaunaldi-aldaketaren plan estrategikoa.

7. Berariazko osagarria gutxitzeko eskaera, jarduera pribatuekin bateratzeko.

8.- EH Bildu Eta PSE-EE Udal-Taldeen erdibideko Mozioa, Debabarena ESIko lanpostuak berreskuratzea eskatzeko.

9.- PSE-EE (PSOE), Eibarko EH Bildu, Eibarko EAJ-PNV eta Elkarrekin Podemos - IU Ezker Anitza – Alianza Verde Eibar udal-taldeek aurkeztutako mozioa dirulaguntza-lerro berri bat sortzeko.

Informazio guztia kontsultatzeko, ikusi onartutako proposamenen dokumentua.