Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2022ko uztailaren 26an Udalbatzarrak onartu dituen proposamenak

2022ko uztailaren 26an egindako osoko bilkuraren irudia.

2022ko uztailaren 26an egindako osoko bilkuraren irudia.

2022/07/27

Besteak beste, honako hauek onartu ziren: 2021eko Kontu Orokorra, 2021eko abenduaren 31ko Udal Inbentarioa, Ordenantza Fiskalen eta Prezio Publikoen aldaketaren hasierako onarpena, eta udal talde politikoek aurkeztutako mozioak.

2022ko uztailaren 26an egindako ohiko osoko bilkuran ondorengo gaiak onartu ziren:

1. 2022ko ekainaren 27ko egindako bilkurari dagokion akta-zirriborroa.

2. Alkatetzak emandako ebazpenen berri ematea.

3. 2021eko Kontu Orokorra onartzea.

4. 2021eko abenduaren 31ko Udal Inbentarioari onespena emateko proposamena.

5. Ordenantza Fiskalen eta Prezio Publikoen aldaketaren hasierako onespena

6. PSE-EE-PSOE eta Elkarrekin Eibar-Podemos/Esker Anitza – IU/ Equo Berdeak udal-taldeek aurkeztutako mozio transakzionala: Jasangarritasun Legea betetzeari buruz.

7. EAJ-PNV eta PSE-EE (PSOE) udal taldeek aurkeztutako mozioa, EH Bilduk Osakidetzaren herrietako anbulatorioak ixtearen kontra eta osasun sistema publikoa indartzeko eskatuz aurkeztu duen mozioaren aurrean.

8. PSE-EE (PSOE) udal-taldeak aurkeztu duen mozioa Eibarko subakutuen Ospitaleko bigarren solairua itxi dela-eta

9. IMP Ipuruako Merkatu Plaza Elkargunea elkarteak aurkeztu duen mozioa, Ipuruako azokaren lagapenaren inguruan.

Informazio guztia kontsultatzeko, ikusi onartutako proposamenen dokumentua.

2022ko uztailaren 26an Udalbatzak egindako Osoko Bilkuraren bideoa