Eibarko Udala

2022ko urtarrilaren 31n Udalbatzarrak onartu dituen proposamenak

2022/02/01
2022ko urtarrilaren 31n Udalbatzarrak onartu dituen proposamenak.
Udalbatzak, beste gai batzuen artean, onartu zituen Foru Aldundia eta Eibarko Udala administrazioen arteko lankidetza-hitzarmena menpekotasunen bat duten pertsonen etxeko laguntza finantzatzeko eta PSE-EE (PSOE) eta EH bildu udal tadeek aurkeztutako mozio alternatiboa Osasun Mentalaren inguruko Udal Planari buruz Elkarrekin Eibar Podemos/Ezker Anitza-IU Equo Berdeak taldeak aurkeztu zuenaren aurrean.

2022ko urtarrilaren 31n egindako udalbatzarrean ondorengo gaiak onartu ziren:

1. Udalbatzak 2021eko abenduaren 27an egindako bilkurari dagokion akta-zirriborroa.

2. Alkatetzak emandako ebazpenen kontu-ematea.

3. PSE-EE (PSOE)  udal taldeak hainbat batzorde aholkularitan egindako bokal-aldaketaren berri ematea.

4. EH Bildu udal taldeak hainbat batzorde aholkularitan egindako bokal-aldaketaren berri ematea.

5. Foru Aldundia eta Eibarko Udala administrazioen arteko lankidetza-hitzarmena menpekotasunen bat duten pertsonen etxeko laguntza finantzatzeko.

6. Gai zerrendatik kanpo: PSE-EE (PSOE) eta EH bildu udal tadeek aurkeztutako mozio alternatiboa Osasun Mentalaren inguruko Udal Planari buruz Elkarrekin Eibar Podemos/Ezker Anitza-IU Equo Berdeak taldeak aurkeztu duenaren aurrean.

Informazio guztia kontsultatzeko, ikusi onartutako proposamenen dokumentua.

2022ko urtarrilaren 31n Udalbatzak egindako Osoko Bilkuraren bideoa