Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2022ko martxoaren 28an Udalbatzarrak onartu dituen proposamenak

2022ko martxoaren 28ko udalbatzaren irudia.

2022ko martxoaren 28ko udalbatzaren irudia.

2022/03/29

Besteak beste, PSE-EE eta EH Bildu udal taldeek Eibarko EAJ-PNV udal taldeak aurkeztu zuen mozioaren aurrean, erdibideko Mozioa onartu zen, garraio publiko guztietan tarifa bateratua ezartzeari buruz, bai eta diru-laguntzen plan estrategikoaren eranskinaren aldaketa ere.

2022ko martxoaren 28an egindako udalbatzarrean ondorengo gaiak onartu ziren:

1. Udalbatzak 2022ko otsailaren 17 eta 28an  egindako bilkurei dagozkion akta-zirriborroak.

2.  Alkatetzak emandako ebazpenen kontu-ematea.

3. Alkatetzaren proposamena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Bigarren Salak 951/2020 prozedura arruntean emandako epaiari buruzkoa.

4. “Gipuzkoako odol emaileak” elkarteari Pagaegi kaleko 5aren behean dagoen ondasun higiezinaren doako lagapena egitea.

5. Eibarko Udalaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren eranskina aldatzea.

6. PSE-EE eta EH Bildu udal taldeek Eibarko EAJ-PNV udal taldeak aurkeztu zuen mozioaren aurrean, erdibideko Mozioa, garraio publiko guztietan tarifa bateratua ezartzeari buruz.

Informazio guztia kontsultatzeko, ikusi onartutako proposamenen dokumentua.

2022ko martxoaren 28an Udalbatzak egindako Osoko Bilkuraren bideoa