Eibarko Udala

2022ko ekainaren 27an Udalbatzarrak onartu dituen proposamenak

2022/06/28
2022ko ekainaren 27an egindako osoko bilkuraren irudia.
Onartu ziren, besteak beste, diru-laguntzen plan estrategikoaren eranskina aldatzeko proposamena, Eibarko EAJ-PNVk aurkeztutako mozioa, El Corte Ingles merkataritza-guneko aparkalekurako lurpearen erabilera pribatiboaren administrazio-emakidari buruzkoa, eta PSE-EE taldeak Eibarko EAJ-PNVren mozioari aurkeztutako erdibideko mozioa.

2022ko ekainaren 27an egindako ohiko osoko bilkuran ondorengo gaiak onartu ziren:

1. 2022ko maiatzaren 30ean egindako bilkurari dagokion akta-zirriborroa.

2. Berdindu!ren jakinarazpenaren berri ematea, 2022ko ekainaren 28an Sexu Askapenaren Nazioarteko Eguna dela-eta.

3. Alkatetzaren ebazpenen berri ematea.

4. PSE-EE (PSOE) Udal taldeak Berdintasun Batzorde Aholkularian egindako bokal-aldaketaren berri ematea.

5. Uztailari dagokion ohiko Osoko Bilkuraren eguna finkatzea.

6. Dirulaguntzen plan estrategikoaren eranskina eta dirulaguntza izendunen eranskina aldatzeko proposamena. (Elikagaien bankua)

7. Dirulaguntzen plan estrategikoaren eranskina aldatzeko proposamena.

8. Dirulaguntzen plan estrategikoa aldatzeko proposamena eta dirulaguntza izendunen eranskina aldatzeko proposamena. (Cimasub)

9. Dirulaguntzen plan estrategikoa aldatzeko proposamena eta dirulaguntza izendunen eranskina aldatzeko proposamena. (Eibarko baso biziak)

10. Eibarko EAJ-PNV udal-taldeak aurkeztu duen mozioa El Corte Inglés merkataritzaguneko aparkalekuaren zorupearen erabilera pribatiborako administrazio-emakidari buruz, eta eta PSE-EE taldeak Eibarko EAJ-PNVren mozioari aurkeztutako erdibideko mozioa.

Informazio guztia kontsultatzeko, ikusi onartutako proposamenen dokumentua.

2022ko ekainaren 27an Udalbatzak egindako Osoko Bilkuraren bideoa