Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2022ko azaroaren 28an Udalbatzarrak onartu dituen proposamenak

2022ko azaroaren 28an egindako osoko bilkuraren irudia.

2022ko azaroaren 28an egindako osoko bilkuraren irudia.

2022/11/29

Besteak beste, honako gai hauek onartu ziren: konpromisoko kredituen egoera lurpeko edukiontzietan inbertitzeko kreditu egoki eta nahikoa izateko Debabarreneko Mankomunitateari ekarpena eginez eta Udal Aurrekontuko partiden arteko kreditu-transferentzien hamaikagarren espedientea.

2022ko azaroaren 28an egindako ohiko osoko bilkuran ondorengo gaiak onartu ziren:

1. 2022ko urriaren 24ko eta azaroaren 2ko egindako bilkurei dagozkien akta-zirriborroak.

2. Alkatetzak emandako ebazpenen berri ematea.

3. Berri-ematea: Josu Mendicute Rodríguez jaunak erabateko dedikazioaren erregimena onartu du.

4. Eibarko Klub Deportiboari (Urpeko Jardueren Batzordea) Pagaegi kaleko 2aren etxabean dagoen ondasun higiezina doan lagatzea.

5. Konpromisoko kredituen egoera onartzea lurpeko edukiontzietan inbertitzeko kreditu egoki eta nahikoa izateko Debabarreneko Mankomunitateari ekarpena eginez.

6. Udal Aurrekontuko partiden arteko kreditu-transferentzien hamaikagarren espedientea.

7. EAJ-PNV udal-taldeak aurkeztu duen mozioa, espazio publikoan zuhaitzak landatzeari eta zaintzeari buruz.

8. Abenduari dagokion ohiko Osoko Bilkuraren eguna finkatzea.

Informazio guztia kontsultatzeko, ikusi onartutako proposamenen dokumentua.

2022ko azaroaren 28an Udalbatzak egindako Osoko Bilkuraren bideoa